viernes, 7 de octubre de 2011

GANEKOGORTAKO PARKE EOLIKOAREN AURKA EGITEKO HAINBAT ARRAZOI


1. GANEKOGORTA ETA GALLARRAGA arteko mendi eremua SUNTSITUKO du; mendi hori gure inguruko garaiena izateaz gain, egoera naturalean dagoen bakarra da.
2. HEGAZTI asko HILKO ditu; batetik, babestutako espezie batzuk, besteak beste, sai zuria eta sai arrea, mendi horietan larreratzen direlako eta, bestetik, hegazti migratzaileak Gallarraga eta El Paguero arteko lepotik pasatzen direlako. Izan ere, mendi hori da hegaztiek daukaten lehenengo oztopoa.
3. Inguru horretan EZINGO DA ABERERIK egon. Izan ere, ia lurzoru guztian hormigoia botako da, eta, ondorioz, bazkalekuak suntsituko dira. Gainera, abere kopurua mugatu egingo da, lurrean hondakin organikorik egon ez dadin, eta, horrela, hegazti harraparirik hurbil ez dadin.
4. Ganekogorta eta inguru guztia DESAGERTU egingo dira. Beraz, mendizaleak ezingo dira hara joango, bertako balio naturala suntsitu egingo baita.
5. Haize-sorgailuek ZARATA ATERAKO dute eta gune horretatik kanpo ere entzun egingo da; horrek eragina izango du bizi-kalitatean eta animalien jarreran, saihestu egingo baitute bertara hurbiltzea.
6. Gorbeiako Parke Naturalaren eta Armañongo Parke Naturalaren arteko KORRIDORE EKOLOGIKOA APURTUKO du.
7. Gure inguruko PAISAJEA HONDATUKO du, artifizial bihurtuko baitu egoera naturalean dagoen eta inguruko biztanle guztiontzat paisaia eta kultura aldetik erreferentea den mendi bakarra. Nork ez du begiratzen Ganekogortara elurra egiten hasten denean?
8. Okondoren GARAPEN aukerak MURRIZTUKO ditu. Izan ere, gure ondare naturala kaltetzen bada, herriak askoz aukera gutxiago izango ditu turismoaren arloan garatzeko. Oporretan inor ez da joaten haize-sorgailuak ikustera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario